Baserri bideak asfaltatzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ira. 1a, 09:54

Udalerriko landa ingurunea hobetzeko hasitako lanekin jarraituz, Txurruka, San Andres eta Ezoziko auzoetako hainbat baserritarako bideak hobetzeko lanak burutu ditu abuztuaren bigarren astean Soraluzeko Udalak.

Azken urteetako lan-dinamikari eutsiz, Soraluzeko Udalak hainbat baserritarako bideak hobetzeko lanak burutu ditu abuztuan zehar.

Oraingo honetan Agirre (Txurruka) eta Agirrebolua (San Andres) baserrietara iristeko errepideak asfaltatu dira, baita Ezozia auzoko ermitaren aurrealdeko aldapa ere.

Lan hauek Soraluzeko Udalak udalerriko landa ingurunea hobetzeko eta herriko baserritarren eta baserri-auzoetan bizi diren herritarren bizitza kalitatea hobetzeko egiten diharduen ahalegin barruan kokatzen dira.

Aipatutako baserri-bide biak asfaltatzeko lanak Bixente Otegi Lizaso S.L enpresak burutu ditu eta 42.471€- ko kostua izan dute (BEZa barne).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.