Erazo sexistarik gabeko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko uzt. 21a, 14:19

Udaleko Parekidetasun Batzordeak hainbat ekimen jarri ditu abian asteburu honetan hasten diren Santa Ana jaiak eraso sexistarik gabe igaro daitezen.

Bihar, larunbata, hasiko diren Santa Ana jaietan errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera eta jokaerak nagusitu daitezen, eta eraso sexistek eta/edo homofoboek tokirik izan ez dezaten, Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordea hainbat ekimen ari da aurrera eramaten.

  • Emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu da, biolentzia egoerei nola aurre hartu eta aurre egin ikasteko.
  • Herriko taberna eta txosnetan jarrera matxista eta homofoboei aurre egiteko Protokoloa zabaldu da, ondorengo jarraibideekin: 1- Argiak piztu. 2.- Musika itzali. 3.- Erasotzaileak tabernatik bota.
  • Herriko taberna eta txosnetan Beldur arik BBdj Spotify- playlista erabiltzeko eskatu da.
  • "Dantzan iraultza guretzat" leloa daramaten zapiak jarriko dira salgai, 1 euroan, Korner Morea Kolektiboarekin elkarlanean.
  • Udaletxeko balkoian "ERASO SEXISTEI STOP. EZ beti da EZ!" leloa daraman pankarta jarriko da.

Bukatzeko, Udaleko Parekidetasun Batzordeko kideek ondorengo mezuak helarazi nahi dizkiete herritarrei: Errespetatu EZ beti dela EZ, jaiak guztion gozamenerako baitira; PARTEKATU eginbeharrak eta ardurak, guztiok jaiaz gozatu ahal izateko; eta BABES ZAITEZ.

Halaber,  eraso sexista baten lekuko direnei edo eraso fisiko, psikologiko, ahozko ahiz sexual bat jasaten dutenei dei egiten diete 900 84 111 /016 telefono zenbakiekin harremanetan jar daitezen eta, larrialdi kasuan, 112 telefono zenbakiarekin.