Karpa hondatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko uzt. 18a, 09:21

Ezezagunek herrian burutzen diren festa ezberdinetan erabiltzen den karpa zulatu dute asteburu honetan frontoian, kostu ekonomiko handia duten kalteak eraginez; Soraluzeko Udalak gogor salatu du gertatutakoa.

Larunbatetik iganderako gauean, kalte larriak eragin zizkioten ezezagunek frontoian jarrita dagoen karpari, atzealdeko toldoak labanaz ebakiz.

Kalteak jasan dituen karpa duela urte bi erosi zuen udalak eta herrian antolatzen diren hainbat ekintzatan erabiltzen da: auzoetako jaiak, aratosteak, erromeria, gaztañerre, herriko jaiak... Herriko jaiei begira frontoiko zabalgunean jarrita zegoen, erasoa izan duenean.

Udalak gogor salatu du gertatutakoa, eta adierazi du horrelako ekintzek egin dituztenen zibismo falta baino ez dutela erakusten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.