Artilea biltzeko zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko uzt. 17a, 12:36

Iaz egin zen moduan, Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteak (Debemen) artilea herrian bertan biltzeko zerbitzua eskainiko die asteazken honetan, uztailak 19, berrogeita hamar ardi baino gutxiago dituzten baserritarrei.

Debemenek (Debabarreneko Landa Garapeneko Elkartea), joan den urtean egin zen bezala, eta ikusita iazko ekimenak emaitza onak izan zituela, aurten ere artilea biltzeko zerbitzua eskainiko du herrian.

Horretarako, harremanetan jarri da 50 ardi baino gutxiago dituzten baserritar guztiekin, eta aukera eskaini die uztailaren 19an, asteazkena, Ezoziko futbol zelaiaren aparkalekura beren artilea ekartzeko, Debemeneko langileek bertatik eraman dezaten. Artilea ondo itxitako zakuetan eraman behar da.

Ardi kopuru horretatik gora dituzten baserrien kasuan,  artile erosleak baserrietara joaten dira zuzenean, artilearen bila.