Dena prest udalekuetarako

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko uzt. 7a, 11:14

Lau eta hamabi urte bitarteko 160 haurrek eta 16 hezitzailek hartuko dute parte datorren astelehenean hasi eta bi astez luzatuko diren Soraluzeko Udaleku Irekien aurtengo edizioan.

Datorren astelehenean, uztailak 10, emango zaie hasiera 2017. urteko Udaleku Irekiei. Udalekuek 15 eguneko iraupena daukate, uztailaren 21ean amaituko direlarik.

Aurte ere "Kukumixo Aisitaldea" izango da Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak antolatzen duen ekintza hau kudeatuko duen elkartea.

Aurtengo ekitaldian 160 neska-mutikok hartuko du parte udalekuetan, 16 hezitzaileren gidaritzapean.

4-5 urte: 45 haur.

6-7 urte: 44 haur.

8-9 urte: 41 haur.

10-11 urte: 30 haur.

Ondorengo hauek dira adin-tarte bakoitzaren ordutegia, programazioa eta kontuan hartu beharreko oharrak:

4-8 URTE (HH2, HH3, LH1, LH2)

1. ASTEA

  • Uztailaren 10, 11 eta 13 10.00etatik 13.00era (Ohiko lekuan) elkartuko gara.
  • Uztailaren 12ean (asteazkena) 10.00etatik 13.00tara (ESTAZIOAN) Eibarko igerilekura joango gara. Eraman beharrekoak: Hamaiketakoa, bainujantzia, toaila, txapela, txankletak, krema eta aldatzeko arropa ekarri beharko dituzte. Igerilekua gustoko ez duenarentzat Eibarren bertan bestelako dinamikak burutuko ditugu, igerileku barruan. Eguraldi txarra aurreikusten bada, baliteke pistina eguna aldatzea. Dena den, aurrez abixatuko genuke.
  • Uztailaren 14an (ostirala) 10.00etatik 17.00etara (ESTAZIOAN) Egun osorako irteera egingo dugu Aulestira (Bizkaia). Eraman beharrekoa: Hamaiketakoa, bazkaria, toaila, krema, txapela, bainatzeko txankletak, aldatzeko arropa eta bainujantzia.

2. ASTEA

  • Uztailaren 18, 19 eta 20ean 10.00etatik 13.00era (Ohiko lekuan) elkartuz.
  • Uztailaren 17an (asteartea) EGUN OSOKO IRTEERA + LOTARAKO PLANA Egun osorako irteera egingo dugu Ezozin (Soraluze) Eraman beharrekoak: Hamaiketakoa, bazkaria, krema eta txapela. Mendian ibiliko garenez, oinetako erosoak ekartzea gomendatzen da. 10.00etan Goiko eskolan bilduko gara denok. Lotara gelditzen EZ diren umean, 17.00etan Plaza Berrian.
  • Uztailaren 20an KUKUFESTA Frontoian (10.00tatik 13.00tara).
  • Uztailaren 21an (ostirala) 10.00etatik 17.00etara (Ohiko lekuan) Egun osoko egunpasa egingo dugu Soraluzeko kaleetan, festa giroa nagusi izango da. Eraman beharrekoak: Hamaiketakoa, bazkaria, krema, KAMISETA eta txapela.
  • OHARRAK
  • Ordutegiaz kanpo gertatutakoen erantzukizunik ez dugu gure gain hartuko.
  • Umeren batek ekintza bukatu aurretik alde egin behar badu, bere senitartekoren bat edo umearen ardura hartuko duen pertsonaren bat etorri beharko da bila. Eta berandu ailegatuz gero non gauden jakiteko edota bestelakoentzat, koordinatzailearen telefonoa doakizue: 635707232 (Naiara)
  • Aurtengoan kalea izango denez jolastoki nagusia, bertan hezitzaileon lana behar bezala egiteko errespetuz jardutea eskatzen dizuegu helduoi.
  • Umeak erropa erosoarekin eta baliozko gauzarik gabe etortzea gomendatzen da. Dirurik ez.
  • Goxokirik ez ekartzea gomendatzen dugu.
  • Lehenbiziko egunerako kamiseta bat ekarri beharko dute, tintatu eta apaintzeko erabiliko dena.

8-12 URTE (LH3, LH4, LH5, LH6)

1. ASTEA

  • Uztailaren 10, 11 eta 14an 10.00etatik 13.00era (Ohiko lekuan) elkartuko gara.
  • Uztailak 12 (asteazkena) 10.00-13.00tara Estazioan batuko gara. Usako (5-6 mailak) eta Bergarara (3-4 mailak) joango gara. Eraman beharrekoak: Hamaiketakoa, bainujantzia, toaila, krema, txapela eta aldatzeko arropa. Eguraldi txarra aurreikusten bada, baliteke pistina eguna aldatzea. Dena den, aurrez abixatuko genuke.
  • Uztailaren 13an (osteguna) 10.00etatik 17.00tara (PLAZA BERRIAN) UME GAIZTOEN FESTA. San Andresera joango gara (dokumentua atxikituta). Lotara gelditzen EZ diren umeak, 17:00tan Plaza Berrian.

2. ASTEA

  • Uztailaren 18, 19 eta 20 10.00etatik 13.00era (Ohiko lekuan) elkartuz.
  • Uztailaren 17an (astelehena) 10.00etatik 17.00tara (ESTAZIOAN) Mutrikuko hondartzara joango gara. Eraman beharrekoak: Hamaiketakoa, ura, bazkaria toaila, txapela, txankletak, aldatzeko arropa, krema eta bainujantzia ekarri beharko dituzte.
  • Uztailaren 20an KUKUFESTA Frontoian (10.00tatik 13.00tara).
  • Uztailaren 21ean (ostirala) 10.00etatik 17.00etara (Ohiko lekuan) Egun osoko egun pasa egingo dugu Soraluzeko kaleetan, festa giroa nagusi izango da. Eraman beharrekoak: Hamaiketakoa, KAMISETA, bazkaria, krema eta txapela.
  • OHARRAK
  • Guraso bilera: uztailaren 4an, 18:30 Antzokian Ordutegiaz kanpo gertatutakoen erantzukizunik ez dugu gure gain hartuko. Umeren batek ekintza bukatu aurretik alde egin behar badu, bere senitartekoren bat edo umearen ardura hartuko duen pertsonaren bat etorri beharko da bila. Eta berandu ailegatuz gero non gauden jakiteko edota bestelakoentzat, koordinatzailearen telefonoa doakizue: 635707232 (Naiara)Aurtengoan ere kalea izango denez jolastoki nagusia, bertan hezitzaileon lana behar bezala egiteko errespetuz jardutea eskatzen dizuegu helduoi. Umeak erropa erosoarekin eta baliozko gauzarik gabe etortzea gomendatzen da. Dirurik eta mugikorrik ez. Goxokirik ez ekartzea gomendatzen dugu.
  • Lehenbiziko egunerako kamiseta bat ekarri beharko dute, apaintzeko erabiliko dena.