Atxuri kalea ibilgailuentzako itxita egongo da egun guztian zehar

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko uzt. 3a, 11:37

Gaur, astelehena, Atxuri kalea ibilgailuentzako itxita egongo da goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara, parkeko igogailuan burutu behar diren zenbait lanengatik.

Astelehen honetan, uztailak 3, itxita egongo da ibilgailuentzako Atxuri kalea, 19. zenbakiaren parean, bertan eraikitzen ari diren igogailuan egin behar diren hainbat lan burutu ahal izateko.

Aipatutako kalea 08:00-20:00 bitartean egongo da itxita eta, ondorioz, herriko trafikoak hainbat aldaketa jasango ditu:

Autobus geltokiak

Bergara-Eibar norabidean dabiltzan autobusak Karmelo Mendizabal eta Mendiola industrialdeetan geratuko dira.

Maltzaga-Bergara norabidean dabiltzan autobusak ohiko geltokietan geratuko dira.

Mendaroko ospitalera doan autobusa Ezozibideko autobus-geltokian geratuko da.

Kamioiak

Bergaratik herri barrura sartzea nahi duten kamioiak zein 3. mailako ibilgailuak Mendiola industrialdetik sartu beharko dira.

Autoak

Bergaratik herri barrura doazen autoak Santa Ana kaletik sartu beharko dira.

Garajeak

Atxuri kaleko garajeetarako sarbidea ohiko moduan egin ahal izango da.

Errabal kaleko garajeetara doazen autoak Errabal kaletik sartu beharko dira, kontrako norabidean.