Eserlekuak margotzeko ekintza bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko eka. 29a, 18:34

Larunbat honetarako iragarrita dagoen eguraldi txarrak eraginda, bertan behera gelditu da Iturburu pasealekuko eserlekuak LGTBI banderaren koloreekin margotzeko helburuz antolatuta zegoen aldarrikapen ekintza.

Asteartean orrialde honetan bertan iragartzen zen moduan, Udaleko Parekidetasun Batzordeak, Korner Morea kolektibo feministak eta Soraluzeko Emakumeen Topaguneak Iturburu pasealekuko eserlekuak LGTBI banderaren koloreekin margotzea xede moduan zuen aldarrikapen ekintza egitea zeukaten aurreikusita larunbat honetarako.

Egun horretarako iragarrita dagoen eguraldia, ordea, ez da batere ona eta, hori ikusita, antolatzaileek ekintza bertan behera utzi eta aurrerago jakinaraziko den beste egun batean egitea erabaki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.