Traktorea erosi du Debemenek

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko eka. 12a, 08:19

Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak (DEBEMEN) traktore berria erosi du, elkartea osatzen duten sei udalerrietako baserri bideak eta landa ingurunea garbitu eta egoera onean mantentzeko erabiliko dena.

Debemen Debabarreneko landa garapen elkartea da. Elkartea Debabarreneko 6 Udaletako ordezkariek, sindikatuetako ordezkariek eta kooperatiba eta baserritarren elkarteetako ordezkariek osotzen dute.

Elkartea 1991. urtean sortu zen landa guneko biztanleen bizi kalitatea hobetzeko asmoz horretarako eremu ezberdinetan lan egiten duelarik.

Elkarteko kide diren udalerrietan zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu Debemenek; horien artean daude, esate baterako, nekazal guneetako bide bazterren garbiketak eta sastrakak kentzeko lanak.

Lan horiek modu hobean egin ahal izateko traktore berria erosi du duela gutxi elkarteak, orain artean moduan, txandan-txandan, eskualdeko nekazal guneetako bide eta bazterrak garbitzeko.

Urteroko garbiketa lanak oraintxe hasi ditu elkarteak eskualdeko herrietan eta, Soraluzen, abuztuaren 1etik aurrera izango dira elkarteko beharginak aipatutako lanak burutzen.

Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamenduak 5.045,083€-ko ekarpena egin du traktorea erosi ahal izateko.