Bigarren eskuko azoka solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko eka. 8a, 10:52

Diagnostikatu gabeko gaixotasunak dituzten haurren senitartekoen elkarteak (AFESD) bigarren eskuko produktuen azoka egingo du larunbatean Plaza Zaharrean.

AFESD elkartea iazko apirilean sortu zuten diagnostikatu gabeko gaixotasunak dituzten haurren gurasoek.

Elkartearen helburua beren seme alabek behar dituzten tratamenduei aurre egiteko dirua biltzea da, tratamendu horiekisiot (Fisioterapia, hidroterapia, logopeda...) ez baititu gizarte segurantzak bere gain hartzen.

Sortu zenetik gaur egun arte dirua lortzeko hainbat ekintza burutu izan ditu elkarteak (zozketak, bazkariak, txosnak, azokak...). Zenbaitetan, bestelako erakundeak izan dira antolatutako ekintzetan bildutako dirua elkartera bideratu dutenak (Eibarko zumba maratoia, ...).

Larunbat honetan, ekainak 10, Soraluzen izango dira elkarteko kideak, Plaza Zaharrean goizeko 11etatik iluntzeko 8ak bitartean antolatu duten bigarren eskuko produktuen azokan.

Duela gutxi, mikrodohaintzen formula erabiltzen hasi da elkartea, www.teaming.net atariaren bitartez. Sistema honen bitartez, hala nahi dutenek, hilean euro bateko dohaintzak egin ditzakete elkartearen alde.

Elkarteko bazkide egin edo laguntza eskaini nahi duenak, ekonomikoa edo bestelakoa, ondorengo helbidera idatzi edo telefonora dei dezake.

afesd@outlook.es

https://www.facebook.com/afesdeibar/

Telf.- 659124703 Estibaliz Blanco