Ludoteka eta Gaztelekuko matrikulazioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko eka. 6a, 12:20

Datorren ikasturtean Soraluzeko Udal Ludoteka eta Gaztelekuan izena eman nahi duten haurrek ekainaren 5etik ekainaren 16ra arteko epea izango dute matrikula egiteko.

SARRERA

Soraluzeko haurren eta nerabeentzako zerbitzuek; ludoteka eta gaztelekuak, alegia, ikasturte berri bati ekingo diote irailaren 18tik aurrera.

Iaz zerbitzuetan egindako aldaketek (taldekatze berriak, ordutegi aldaketak, oporraldi garaiko eskaintzak, hezitzaileen lan-baldintzak hobetzea, LH5/LH6 mailako erabiltzaileen saioak gaztelekuko lokalean eskaintzea...)  emaitza ona eman dutela iritzita, aurtengoan apenas egin da aldaketarik eskainitako zerbitzuetan.

MATRIKULA-EPEA

Irailaren 18an hasiko den 2017/2018 ikasturtean izena emateko epea ekainaren 5ean hasi eta ekainaren 16an amaituko da. Behin data hori pasata, plaza libreak dauden neurrian onartuko dira matrikulazio berriak.

ORDUTEGIA

Hauxe izango da Ludoteka eta Gaztelekuak (LH5/6) datorren ikasturtean izango duen ohiko ordutegia. Aste Santu eta Gabonetako oporretan ordutegia aldatu egin daiteke.

 

 

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

OSTIRALA

17:00-18:00

4/5 URTE

(A)

4/5 URTE

(B)

4/5 URTE

(A)

 

4/5 URTE

(B)

 

LH3/LH4

(Ludoteka)

 

LH 5/LH 6

(Gaztelekua)

 

18:00-19:00

 

LH 1/ LH 2

(A)

 

 

LH 1/ LH 2

(B)

 

 

LH 1/ LH 2

(A)

 

 

LH 1/ LH 2

(B)

 

 

 

LH 3/LH 4

(Ludoteka)

 

 

 

LH 5/LH 6

(Gaztelekua)

 

Oharrak:

(1)    4/5 URTE eta LH1/LH2-ko haurrek astean bi orduko zerbitzua izango dute. Bi egun aukeratu behar dituzte, astelehena eta asteazkena (A) ala asteartea eta osteguna (B).

(2)    Talde bakoitzean 36 haurrentzako tokia dago gehienez. Plazak matrikulazio-hurrenkeraren arabera emango dira. Alegia, “astelehen eta asteazkena” aukeratzen dutenak 36ra iristean itxi egingo da taldea eta aukera bakarra “astearte eta osteguna” txandan izena ematea izango da.

(3)   LH3/LH4-ko eta LH5/LH6-ko haurrek bi orduko saioa izango dute ostiraletan. Bi ordu horietan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin (Dantza, pelota…) bateragarria izan dadin.

 

KUOTA

 “LH 5/6” taldeko haurrek ez dute kuotarik ordainduko.

 “4/5 URTE”, “LH 1/LH2” eta "LH3/LH4" taldeetako erabiltzaileen kuotak hauek dira:

 

-Urteko kuota orokorra:                                 40 euro.

-Familia bereko bi matrikula edo +:                  30 euro.

-Familia ugariak:                                            Hobariak kontsultatu (*).

-Egoera ekonomiko zailean dauden familiak:     Hobariak kontsultatu (*).

 

(*) Familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako %50 eta %100 arteko hobariak daude.

 

MATRIKULA NOLA EGIN

Izena eman nahi duten haurrek matrikula-orria bete eta Udaletxean edo zerbitzuetan entregatu beharko dute, 3035 0004 93 0040900023 kontu-zki.an (Laboral Kutxa) ordainketa egin izana ziurtatzen duen ordainagiriarekin batera.

Hobariez baliatu nahi dutenek 2015. urteko Errenta Aitorpenaren kopia ekarri beharko dute.

Ordaintzean jarri: LUDOTEKA/GAZTELEKUA + Haurraren izen-abizenak.