Etxez etxeko laguntzaileen lan-poltsa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko mai. 30a, 10:56

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuan aldi baterako ordezkapenak egiteko lan-poltsa osatzeko deialdia egin du Soraluzeko Udalak; lan-poltsan izena emateko epea ekainaren 27an amaitzen da.

Maiatzaren 22an egindako batzarrean etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileak ordezkatzeko lan-poltsa sortzea erabaki zuen Udaleko Gobernu Batzarrak.

Lan-poltsa sortzearen helburua da udalak kudeatzen duen etxez etxeko laguntza-zerbitzuan diharduten langileen aldi baterako ordezkapenak egiteko prest dauden pertsonen zerrenda bat edukitzea, titularren bajak, oporrak eta bestelako gora-beherak kubritzeko.

Lan-poltsan izena eman ahal izateko beharrezkoa izango da lanpostuari dagokion titulazioa, esperientzia eta formakuntza izatea, eta horien guztien arabera ezarriko da hautagaien hurrenkera edo ordena.

Lan-poltsa 3 urtez egongo da indarrean, baldin eta denbora hori bete aurretik agortzen ez bada, tarte horretan lanpostu deialdiren bat egiten ez bada, edota justifikatutako arrazoiengatik lan-poltsa berri bat sortzen ez bada.

Eskaerak Udaleko Herritarrentzako Harrera Bulegoan egin behar dira, maiatzaren 31tik ekainaren 27ra, biak barne.

Deialdiaren oinarriak HEMEN edota Udaleko Gizarte Ongizate Departamentuan eskuratu daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.