Udalak kudeatzen duen dantza garaikideko tailerreko kideek "Biraka disko" izeneko ikuskizuna eskainiko dute gaur, ostirala, iluntzeko l10:15ean, Arane kiroldegian.
Tailerra iazko urrian jarri zen abian Soraluzen Udaleko Kirol Departamenduaren ekimenez eta Biraka dantza-konpainiak zuzentzen du, eskualdeko beste udalerri batzuetan egiten duen moduan (Eibar, Elgoibar eta Mendaro).
Gaurko saioan udal tailerreko 38 dantzarik eta gainontzeko herrietatik datozen beste 105ek hartuko dute parte, ikasturtean zehar landutako koreografiak erakutsiko dituztelarik.
Sarrerak 2 euro balio du eta kiroldegian bertan eskuratu daiteke.