Urteroko ohiturari jarraituz, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak diruz lagunduko ditu aurten ere Udako Euskal Unibertsitateak Eibar, Baiona eta Iruñean antolatu dituen Udako Ikastaroak, erakunde honek unibertsitatearen jardunean euskararen presentzia areagotze aldera aurrera daraman lana babesteko asmoarekin.
Ikastaroen matrikula-prezioaren %50 ordainduko du Udalak, ikastaroari dagokion aprobetxamendua egokia izan bada, beti ere.
Ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 15ean hasi zen eta ikastaroak hasi baino aste bete lehenagora arte dago zabalik.
Diru-laguntza hauek Udako Ikastaroetarako ez ezik UEUk urtean zehar antolatzen dituen gainontzeko ikastaroetarako ere ematen ditu Udalak.
Diru-laguntzei buruzko informazio gehiagorako Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura jo edo euskara@soraluze.eus helbidera idatzi daiteke.
Hauek dira aurtengoan UEUk eskainiko dituen ikastaroak:
GIZA ZIENTZIAK ETA ARTEA
Artea Arrakala. Sorkuntza garaikidearen bitartekaritza, hedapena eta eginkizunak. Eibar, uztailak 10-11
Historia ETAren V. Biltzarra eta ziklo armatu iraultzailearen hasiera. Iruñea, ekainak 27-28
Historia Frantses iraultza garaiko hizkuntza politikaren ondorioak Ipar Euskal Herrian. Baiona, uztailak 5-6
Itzulpengintza Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan (sakontzea). Baiona, uztailak 4-5
Literatura Euskal Literatur Kritika eta Genero Ikerketak. Eibar, ekainak 26-27
.
GIZARTE ZIENTZIAK
Hezkuntza Hazi, Hezi, Eraiki (II): Haurrak espazio-sortzaile. Iruñea, ekainak 26-27
Hezkuntza Unitate didaktiko digitalen diseinua. Eibar, uztailak 12-13
Hizkuntza Euskara gaitasuna lantzeko tailerra. Baiona, uztailak 6
Hezkuntza Talde-dinamizazioa: hezkuntza herritarra eta bizipenetan oinarritutako metodologia. Baiona, uztailak 5-6
Hezkuntza Pornografiaren aurrean nola esku-hartu. IKTen erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak. Eibar, ekainak 29-30
Komunikazioa Dokumental interaktibo bat sortzeko tailerra, Klynt programa erabiliz. Eibar, uztailak 10-11
Marketina Ikus-komunikazio eraginkor baterako gakoak. Eibar, uztailak 10-11
Psikopedagogia Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak. Eibar, ekainak 26-27
Soziolinguistika Euskara eta etorkinak. Nola lagun dezake euskarak bizikidetza hobetzen? Iruñea, ekainak 26-27
Soziolinguistika Hizkuntza-praktika ekologikoak haurren hezkuntzan. Baiona, uztailak 4-5
Soziologia Elkarlanean Indarra: parte-hartzea, inklusioa eta parekidetasuna sare lanean. Eibar, uztailak 11
Soziologia Euskal gatazkaren kontakizun feministak josten eta konponketa feministak eraikitzen. Iruñea, ekainak 27-28 (antolaketa arazoak medio, bertan behera gelditu da)
Soziologia Gazteak: parte-hartze politikotik boteretzera?. Iruñea, ekainak 28
Zuzenbidea Egitatezko bikoteak eta umeen zaintza euskal Zuzenbide Zibilean. Iruñea, ekainak 26
.
INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIA
Arkitektura Euskal paisaiak 2050: Eibarko erronkak aztertuz lurralde zabalerako aukerak sortzeko. Eibar, uztailak 12-13
Informatika Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen. Eibar, uztailak 12-13
Informatika Domotika, sentsore eta automatizaziorako lehen urratsak Arduino plataforma erabiliz. Eibar, ekainak 29-30
.
OSASUN ZIENTZIAK ETA ZIENTZIAK
Fisioterapia Bandera Gorriak eta Froga Neuromuskulueskeletikoak Lehen Arretan. Eibar, uztailak 12
Natur Zientziak Zelulen eta molekulen biologia irakasteko 'in silico' tresnak/metodologia. Eibar, ekainak 26-27
Natur Zientziak Erlezaintza ikastaroa: egungo egoera eta etorkizuneko erronkak. Eibar, uztailak 10-11
Ingurugiroa Biohondakinen konpostaren erabilera. Bera, irailak 30
.
JARDUNALDIAK
Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian. Bilbo, ekainak 22
"Arkitekturan, euskaraz?" II. Topaketa. Eibar, ekainak 29
Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen III. Bilkura: Eskola Liburutegiak. Eibar, ekainak 29
Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa: Zer berri? Baiona, uztailak 4
Hezkuntza formalean elikadura-subiranotasuna lantzeko erremintak. Eibar, uztailak 10
Komunikabideak eta herria: Telebista publikoa irudikatzen. Eibar, uztailak 11
Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua. Usurbil, uztailak 13-14
.
TAILER OSAGARRIA
Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia. Donostia, uztailak 3
.
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak:
Hezkuntza Ahozkotasuna hizkuntza-geletan: entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreragina. Iruñea, ekainak 26-28
Hezkuntza Visual thinking hezkuntzan: ikasten ikasteko tresna. Iruñea, ekainak 26-27
HITZALDIAK:
- Ekainak 26 - 19:00 - ''Bullying, drama bai, aukera ere bai.'' - Hizlaria: Gotzon Carcar, coach pertsonala.
- Ekainak 27 - 19:00 - ''Haur (tran)sexualitatea ulertzeko gakoak.'' - Hizlaria: Iñaki Goñi, irakaslea eta sexologoa.
Hitzaldiak irekiak dira.
.
ARGIBIDEAK
Matrikulazioa
- Maiatzaren 22an irekiko da eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.
- Izen-ematea UEUren webgunetik www.ueu.eus egiten da.
- Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.
Matrikula-prezioak
- Matrikula-prezioak ezberdinak dira ikastaroaren iraupenaren arabera. Begiratu ikastaroaren orrian, webgunean.
- Matrikula-prezio murriztua izango dute: ikasle, langabe eta jubilatuek (% 10eko beherapena) eta UEUkideek (% 25eko beherapena).
- Ordainketa egiteko izena eman eta 15 eguneko epea dago.
Diru-laguntzak (info+)
- BIZKAITARRAK: matrikula, egoitza eta joan-etorria doan. Ikusi prozedura webgunean.
- Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda gure webgunean eta galdetu zure udalean.
- BERRIALAGUNAK. UEUko bazkideek duten deskontu bera lortu dezakete (matrikula egiterakoan adierazi oharretan Berrialaguna zarela).
- Informazio guztia: Diru-laguntzak orrian.
Ikastaro homologatuak
- Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako homologazio-prozeduretan adierazitako pausoei jarraituko zaie.
- Irakasleek beren merituetan parte-hartze ziurtagiria aurkeztu eta puntuak lortzeko aukera izango dute. Ikusi homologazio-argibideak ikastaroaren fitxan, webgunean.
Informazio eguneratua eta osagarria:
- Ikastaroen egitarauek aldaketak jasan ditzakete eta web gunean egongo da informazio eguneratua.
- facebook: www.facebook.com/udakoeuskalunibertsitatea
- twitter: @ueu_orokorra #UI45 #ElkarEkin
- ueu365 bloga: www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/
. Informazio gehiagorako: Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna) tel. 943 82 14 26 i.iciar@ueu.eus www.ueu.eus