Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeko arduradun Javier Garmendiak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak eman dio hasiera dagoeneko aurtengo liztor beltzaren aurkako kanpainari.
Habiak begiztatu diren abisua eman nahi denean, udaletxera deitu beharko da eta bertan erabakiko da, kasuan kasu, nola jokatu.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuak hainbat material jarri ditu herritarren eskuragarri:
Liztorraren ziklo biologikoa
Liztor habi bakoitzak ehunka erregina sortzen ditu udazkenean. Erregina hauek, babesean gordeta pasatzen dute baldintza gogorreko neguko egunik gehienak. Eguraldiaren baldintzak aldatzen direnean, erregina hauek lehen habia egiten hasten dira eta zeregin honetarako material eta elikagai bila ibiltzen dira batetik bestera. Garai hori, udaberri hasiera da (martxoa eta maiatza bitartean, baina aldakorra klimatologiaren arabera).
Erreginak, udaberri hasieran dira harrapagarriak; erregina galduz gero, habiako bizidunak galduta daude eta ziklo biologikoa moztuta geratuko da. Beraz, bigarren habia kopurua murriztu egingo da eta ondorioz kalteak gutxitu egingo dira.
Azken urteetako kanpainetako datuak
Iazko kanpinan, 2016. urtekoan, Asiako liztorren 19 habi deuseztatu ziren, Debemenenen (Debabarreneko landa garapeneko Elkartea) eskutik guztiak.
Aurreko urteetan deuseztatu izan den habi-kopurua ondorengoak izan da:
2014: 11 Debemenek eta 3 Aldundiko basozainek.
2015: 4 Debemenek eta 5 Aldundiko suhiltzaile eta basozainek.