Udal honek bi peoi kontratatuko ditu, lanaldi erdiz, bi hilabete eta hamaika egunerako, ondorengo lanak egiteko: hiri-altzari eta parkeen mantenua, hilerriako lur-emate zerbitzuak, instalazioen muntaketak, etab.
BERARIAZKO BETEBEHARRAK:
Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea. Gutxienez A1 edo AISA titulua eskatuko da.
Baldintza fisiko onak.
ESKAERAK AURKEZTEA:
Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek, Udaletxeko Bulego Orokorrean eman dezakete izena datorren maiatzaren 22tik 31a arte, biak barne.
Eskaera-orria Udaletxeko bulego orokorretan jaso ahal izango da.
Interesdunek ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:
- “Lan-bizitza”-ren ziurtagiria.
- Eraikuntza-peoi lanetako esperientziaren ziurtagiria
- “B” gida-baimena edukitzearen ziurtagiria.