Asteburuko antzerki eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko mai. 18a, 08:44

Lola Markaidak "On/off. La travesía, en un instante" antzezlana taularatuko du larunbat honetan Herri Antzokian, Domentx Ucin soraluzetarraren zuzeneko musikaz lagunduta.

Lola Markaida aktoreak "On/off. La travesía en un instante" antzezlana taularatuko du larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian.

Antzezlana Lola Markaidak berak eta Pablo Ibarluzeak idatzia da eta azken honek zuzendutakoa.

Antzezlanerako musika Pablo Ibarluzearen eta DOMENTX UCIN soraluzetar musikariaren artean sortutakoa da eta Domentx Ucin berak zuzenean joko du larunbatean.

"On/off. La travesía en un instante" antzezlanak patuaz eta patuaren aurrean pertsonok dugun jarreraz eta adoreaz egiten du berba; sarri askotan bizitzak botatzen dizkigun erronkei aurre egiteko moduez.

IZENBURUA: "On/off. La travesía en un instante".

NOIZ: Maiatzak 18, larunbata.

ORDUA: Arratsaldeko 8ak.

TOKIA: Herri Antzokia.

SARRERA: 3 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.