Askatasuna eta mugak haurren heziketan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Haurren heziketan askatasunak eta mugek behar duten tokiaz jardungo du Ana Ablanedok "Eskola Herritarra" egitasmoaren barruan antolatutako 2. saioan.

Hilabete pasa da lehenengo formazio-saioa burutu zenetik. Aurrekoan gatazken gaiari modu orokorrean heldu zitzaion, bigarren saio honetan, aldiz, heldu-haur harremanetan gatazkak sortzen direnean hartzen diren neurrien ondorioen gainean hausnartuko da.

Ane Ablanedo Larrion, psikoterapia eta neurosiaren prebentzioan aditua, irakaslea eta UEUko kidea izango da formatzailea. Saio teoriko-praktikoa eskainiko du, bakoitzaren esperientzietatik abiatu eta praktika egokietarako klabeak ateraz.

Plaza kopurua mugatua da, beraz, beharrezkoa izango da parte hartzeko izena ematea udaletxeko harreran (09:00-14:00), telefonoz (943753043) edo online esteka honen bidez: izena eman.

EGUNA: maiatzak 9, asteartea.

ORDUA: 18:30 h.

TOKIA: Herri Antzokia.

Hezkuntza Proiektuak koordinatzen duen egitasmoa da Eskola Herritarra, ekarpen edo zalantzarik izanez gero jarri gurekin harremanetan: soraluzehezkuntza@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.