Iazko abenduan zabaldu zituen ateak Soraluzeko Eguneko Zentroak eta gaur egun 12 pertsonak erabiltzen dute zentroa.
Erabiltzaileentzako zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen eta atentzioaren barruan, ohitura izaten da bertan aisialdiko eta kultur arloko ekintzak antolatzea.
Ekintza horietako bat da "Los Flamencos" taldeak bihar, ostirala, goizeko 11etan eskainiko duen kontzertu flamenkoa.
Kontzertua zahartzaro aktiboa sustatzeko helburuz herrian lanean diharduen Alkarri elkarteak antolatu du, Aita Menni fundazioaren eta Udaleko Ongizate Batzordearen laguntzarekin.