Go!azen telesailekoak Soraluzen

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko api. 24a, 08:39

ETBko "Go!azen" telesaileko neska-mutilak Soraluzera etorriko dira uztailean "Go!azen, dantzatu eta abestera" beren ikuskizun berriarekin, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako saioan.

Herritar ugarik egindako eskaerari erantzunez, Udaleko Kultura Batzordeak "Go!azen, dantzatu eta abestera" ikuskizunaren antzezpena antolatu du uztailaren 25ean, arratsaldeko 7etan, Plaza Zaharrean.

Basakabiko neska-mutilen azken ikuskizuna da "Go!azen, dantzatu eta abestera" izeneko hau eta, aurrekoa ez bezala, kalerako prestatuta dago.

Herriko haur eta gaztetxoek Elene, Haizea, Mikel, Gari, Markel eta abarrekin batera telesaileko kantak abestu eta dantzatzeko aukera izango dute.

Ikuskizuna aurtengo jaietako egitarauaren barruan antolatu da eta, kalean izanda, sarrera doakoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.