Maiatzaren 31 artean dago martxan, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoaren 11. edizioa. Pil-pilean Euskaltzaleen Topaguneak hamaikagarrenez abiatu du egitasmoa Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearekin, Udal liburutegiarekin eta herriko hainbat dendarekin batera.
Irakurketa sustatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea eta liburutegi publikoen erabilera bultzatzea, hiru horiek dira egitasmoaren helburu nagusiak, eta horretarako prozesu aberasgarri bat eta parte hartzaileentzako abantailak proposatzen dira.
Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira ekimenean parte hartzeko:
Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da.