Otxandiotik abiatu zen Korrika martxoaren 30ean, eta Iruñean amaituko da, igandean, apirilaren 9an, 2.535 kilometro egin ostean.
Soraluzetik gaur, ostirala, gauerdia baino lehentxeago igaroko da, 23:36 minutuan hain zuzen ere, Eibartik Bergararako bidean.
20tik gora elkarte eta erakundek eramango dute lekukoa lasterketak herrian osatuko dituen 6 kilometroetan.
Soraluzetarrek, ohi duten moduan, Ongi Etorri beroa prestatu diote Korrikari, arratsaldeko 5etan hasiko den egitarau zabal baten bidez.
Hauxe da Korrika Batzordeak antolatutako egitaraua:
- 17:00-19:00: Umeentzako jolasak, Plaza Zaharrean.
- 20:00: Korrikalejira, herrigunean.
- 21:30: Afari-merienda, Plaza Zaharrean.
- 23:00: Beroketa umoretsua, Plaza Zaharrean.
- 23:30: KORRIKA Maltzagara.
- 23:36: KORRIKA Soraluzen.