Adimen gaitasun handiko haurrak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko mar. 27a, 08:45

Adimen gaitasun handiko seme-alabak dituzten familien elkarteak hitzaldia eskainiko du bihar, asteartea, antzokian, Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak antolatuta.

Aupatuz elkarteko lehendakari den Begoña Suárez And.k hitzaldia eskainiko du bihar, asteartea, arratsaldeko 6:30ean antzokian.

Hitzaldiaren izenburua ondorengoa da: "Nolakoak dira, nola sentitzen dute eta nola pentsatzen gaitasun handiko haurrek".

Aupatuz elkartea gaitasun intelektual handiko seme-alabak dituzten familiek osatzen dute eta euskal hezkuntza sisteman aldaketak egitea eskatzen du, gaitasun handiko ikasleak behar den garaian eta modu sistematikoan antzeman ditzaten eta beren beharretara egokitutako hezkuntza jaso dezaten, daukaten gaitasun horri ahalik eta etekinik handiena atera diezaioten.

Haur hauen gaitasun handiak behar den garaian ez antzemateak eta behar duten arreta ez emateak arazo larriak dakartza edo ekar litzake ikaslearentzat; hala nola, portaera arazoak, eskola porrota edota lagun artean integratzeko zailtasunak.

Eusko Jaurlaritzak ezaugarri hauetako 400 haur baino gehiago ditu antzemanda, baina askoz gehiago izan litezke.

Hitzaldiak ordu eta erdi iraungo du eta edozeinek har dezake parte, nahiz eta bereziki interesgarria den irakasle, hezitzaile eta gaitasun handiko seme-alaben bat izan dezaketela uste duten gurasoentzat.