Klima aldaketaren aurkako itzalaldiarekin bat egin du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Nazioarte mailako "Planetaren ordua" ekimenarekin bat eginez, udalerriko zubietako argiak ordu betez itzaliko ditu udalak bihar, larunbata, gaueko 20:30etik 21:30era.

Iaz  moduan, WWF erakundeak klima aldaketaren aurka bultzatzen duen nazioarte mailako "Planetaren ordua" ekimenerakin bat egin du  Soraluzeko Udala eta, honenbestez, larunbat honetan, martxoak 25, herriko zubietako argiak itzali egingo dira ordu betez.

Itzalaldiak, esan bezala, ordu beteko iraupena izango du. Gaueko 20:30etik 21:30era ilundu egingo dira herriko zubi garrantzitsuenak; ondorengo hauek hain zuzen ere: Oleako zubia, Zubi Nagusia, Gabolatseko zubia eta Mendiola industrialdeko oinezkoentzako zubia.

Ekimen horrekin erakutsi nahi da, besteak beste, berotze globalari aurre egiteko denok egin dezakegula eta egin beharko genukeela zerbait. Halaber, ingurumenarekiko konpromisoa adierazi nahi da eta  klima aldaketaren kontrako neurriak hartzeko beharra dagoela aldarrikatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.