Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko otsailaren 16ko bileran erabakitakoaren arabera, Construcciones Artzamendi, S.A. enpresa arduratuko da Atxuri kalea eta Zaharren Egoitza lotuko dituen igogailu publiko berria eraikitzeko lanak aurrera eramateaz, bera izan baitzen Kontratazio Mahaiaren esanetan eskaintza onuragarriena aurkeztu zuena.
Aipatutako lanok 168.361,59 €-ko kopuruagatik esleitu dira, gehi 35.455,93 €-ko BEZa, apirilean hasiko dira eta hiru hilabeteko epean burutuko dira.
Igogailua Atxuri kalean bertan eraikiko da, zero kotan, eta egun Atxuri parkean dagoen igogailuarekin bat egingo du, airean doan pasabide baten bitartez. Modu honetara, egoitzarako irisgarritasuna asko hobetuko da eta egoiliarrek errazagoa izango dute bertara iristea, aldapa eta eskailerarik igo beharrik izan gabe.