Udal eraikinak garbitzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko mar. 17a, 19:02

Udal eraikinen eta instalazioen garbiketa-zerbitzua lehiaketara atera du Soraluzeko Udalak; interesdunek apirilaren 25era arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko.

Udalbatzak, 2017ko martxoaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, udal eraikinen eta instalazioen garbiketa zerbitzuaren kontratuaren baldintza plegu administratiboak eta plegu teknikoa onartu ditu,

Era berean, aipatutako kontratuaren lizitazioari prozedura ireki bidez eta ohiko izapidez hasiera ematea erabaki da.

Entitate esleitzailea: Soraluzeko Udala.

Kontratuaren xedea: Udal eraikinen eta instalazioen garbiketa zerbitzuaren kontratua.

Izapidetzea, prozedura eta adjudikatzeko modua: Izapidetzea ohikoa da, prozedura irekia eta adjudikatzeko modua zerbitzu kontratua.

Oinarriak non eskuratu: Soraluzeko Udalean eta Udaleko web orrian: www.soraluze.eus Santa Ana kalea, 1. 20590 Soraluze. Telefonoa: 943 753 043. Faxa: 943 753 112

Eskaintzak nola egin: 40 egun natural, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita. 2017ko apirilaren 25a arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Oinarrietan zehazten da.

Aurkezteko tokia: Soraluzeko Udaleko Erregistro Orokorrean.

Kontratuaren iraupena: Kontratuak lau urteko iraupena izango du, sinatzen denetik kontatzen hasita. Epe hori bi urte gehiagoz luzatu ahal izango da gehienez.

Kontratuaren zenbatekoa: Kontratu honen zenbatekoa 134.869 eurokoa da. Benetako prezio hori, 111.461,98 euroko gutxi gorabeherako balioaren eta 23.407,02 euroko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren baturak ematen duena da.

Bermea: Behin-betikoa, esleipen zenbatekoaren %5a, BEZ-a kanpo.