Soraluzeko Udalak desfibriladore eramangarria erosi du Udaltzaingoak erabil dezan.
Erositako aparatu honekin lau dira guztira gaur egun herrian dauden desfibriladoreak: Futbol Zelaian, Zaharren Egoitzan, Kiroldegian eta Udaltzaingoan.
Aurrekoak ez bezala, azkena erosi den desfibriladorea eramangarria da, erraz garraiatu daiteke eta Udaltzaingoak erabiliko du herritarren bati gerta lekiokeen edozein bihotz-biriken geldialdiri modu bizkor batean aurre egin ahal izateko.
Erosi berri den desfibriladoreak 1.706 euro balio ditu.
Udaltzainek ikastaroa jasoko dute orain, desfibriladorea nola erabili ikasteko.