Atzo arratsaldeko zortzietan, "Joselu Anaiak" taldeak eskaini zuen dantzaldiaren atsedenaldian, banatu ziren aurtengo mozorro lehiaketako sariak.
Konpartsei dagokien mailan "Ham and Roses Band" taldeak irabazi du lehiaketa; ondoen mozorrotutako tabernari dagokion saria, aldiz, "Edurtza" tabernak eskuratu du.
Konpartsen mailako lehiaketan herritarrek Plaentxia.eus atarian eman diren bozkak eta lau pertsonez osatutako lehiaketako epaimahaiarenak izan dira kontuan; herritarren bozkek %40-ko balioa izan dute eta epaimahaiarenek %60koa.
Hauxe izan da, bozka danak batu ostean, konpartsa mailako lehiaketako aurtengo sailkapena:
1.- Hand and Roses Band. (8,09 puntu)
2.- Monster batukada. (7,88 puntu)
3.- Kiss. (7,6 puntu)