Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeko gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea.
Proiektua martxotik azarora bitartean garatuko da eta hauek dira landuko diren helburu zehatzak:
-
Eskualdean dauden gizarte-praktika eraldatzaileak eta berritzaileak ezagutzea, eta horiek berrikuntza sozialaren argitan aztertu eta ebaluatuz, aurrera begira modu eraginkorrean jarduteko hobetzekoak identifikatzea.
-
Eskualdeko berrikuntza sozialaren gogoeta bateratua egitea eta etorkizunera begirako erronkak elkarrekin lantzea, eskualdearen berrikuntza sozialean eragiteko ezagutza eta tresna metodologiko berriak eragileen eskura jarriz.
-
Eskualdeko eragileen arteko harremanak eta elkarlana sendotzea.
Horretarako, eskualdean garatzen ari diren hainbat proiektu berritzaile ebaluatu nahi dira, eskualdean dagoen berrikuntza sozialaren gaitasunaz jabetu eta abiatzen diren proiektuen bidez sortzen den gizarte-, ekonomia- eta ingurumen- inpaktua hobetzeko helburuarekin. Horrela, ebaluazio horien berri eman eta eskualdean dagoen berrikuntza sozialaren gaitasuna areagotzeko asmoz, askotariko eragileekin osatutako TOPAGUNEA antolatu nahi da.
Lehen topagunea antolatu da egitasmoaren berri xehetasun gehiagorekin emateko eta zenbait esperientzia interesgarri ere ekarriko dira, beraiengandik ikasteko.
Hona hemen lehen topagune horren xehetasunak:
Eguna: Martxoak, 1, asteazkena.
Ordua: 09:00-10:00
Tokia: Debegesa (Azitain industrialdea, 3-bis)
Parte hartu nahi dutenek ondorengo telefonora deitu behar du: 943 820 110.