Ohiturari jarraituz, ostiral, larunbat eta asteartean ospatuko dituzte soraluzetarrek aurtengoan ere aratoste jaiak.
Azken urteetakoaren tankera beretsua du aurtengo egitarauak ere; nahiz eta, badiren nabarmentzeko moduko zenbait aldaketa:
- Musika izango da larunbateko mozorro egun eta lehiaketarako gaia; iaz sortutako ika-miken ostean, lehiaketarako oinarriak zehaztu ditu epaimahaiak.
- Haurren play-back lehiaketa erakustaldia izatera pasako da, eta frontoian beharrean kiroldegian egingo da.
Hauxe da jaiok antolatzen jardun duen lan-taldeak aurtengorako prestatu duen egitaraua:
OTSAILAK 24, OSTIRALA (Euskal Aratosteak)
14:30ean, argazki-maratoia, ikastetxean.
15:15ean, Kalejira, herrigunean.
16:00etan, Dantza-ikuskizuna, kiroldegian.
16:45ean, Txokolate-jana, kiroldegian.
17:30ean, Dantzaldia, “Obaneuke” taldearekin, karpan.
18:00etan, aratoste-dantzak Urrats Dantza Taldearen eskutik, herrigunean.
(*) Euria balitz, kalejira suspenditu eta dantza-ikuskizuna 17:00etara atzeratuko litzateke.
OTSAILAK 25, LARUNBATA (Aratosteetako zapatua)
12:00etan, Photocallaren irekiera.
12:00etan, “Baralde” txaranga, herrigunean.
18:00etan, Dantzaldia, “Gaubela” taldearekin, karpan.
OTSAILAK 28, ASTEARTEA (Aratosteetako martitzena)
17:30ean, Dantza-erakustaldia, kiroldegian.
18:00etan, Dantzaldia, “Joselu Anaiak” taldearekin, karpan.
18:30ean, Soraluzeko gaiteroak eta buruhandiak, herrigunean.
20:00etan, Mozorro lehiaketako sari-banaketa, karpan.