Debabarreneko Mankomunitateak galdutako txartel eta kuboak kobratu egingo direla erabaki zuen joan den abenduaren 21ean egindako Batzar Orokorrean.
Soraluzeko Udala aste honetan hasi da erabakia aplikatzen eta, ondorioz, aurrerantzean herritarrek ordaindu egin beharko dituzte bigarren txartel eta kuboak, izan galdu egin dituztelako, izan bigarren bat nahi dutelako.
Ez dira ordaindu beharko, ordea, hondatutako kuboak. Nahikoa izango da hondatutakoa entregatu eta berria jasotzea.
Prezioak hauek dira:
- Txartela: 2 euro.
- Kuboa: 3 euro.