Olaldeko Hiri Antolaketarako Plan Berezia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ots. 8a, 17:14

Soraluzeko Hiri Antolaketarako Plan Orokorrarren barruan, Olaldea izeneko eremuari dagokion plan berezia erredaktatzeko lanak kontratatuko ditu Udalak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak azaroaren 22an onartu zuen behin betiko Soraluzeko Hiri AntolaketarakoPlan Orokorra.

Hiri Antolaketarako Planak hurrengo urteetarako hirigintza arloko erronkak zehazten ditu, eremuz eremu.

Behin Plan Orokorra onartuta, hurrengo urteetako lana eremu horietako bakoitzarentzako berrurbanizazio planak prestatzea izango da.

Hori horrela, Udalak "Olaldea" izeneko eremuko Hiri Antolaketarako Plan Bereziaren erredakzioari ekingo dio hurrengo egunetan eta, lan horretaz arduratuko den enpresa aukeratzeko asmoz, kontratazio mahaia bilduko da ostegun honetan, otsailak 9, goizeko 11:30ean, udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.