Herriko Hezkuntza Proiektua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ots. 3a, 08:45

Herritarrei formazioa eskaintzeko helburuarekin "Eskola Herritarra" egitasmoa abiatuko dute herriko hainbat eragilek Hezkuntza Proiektuaren baitan.

Herriko Hezkuntza Proiektua sartu da, dagoeneko, bere garapen edo inplementazio-fasean.

Proiektua osatzen duten 9 egitasmoetatik argia ikusi duen lehendabizikoa "Eskola Herritarra" izenekoa da.

Egitasmo honen bitartez egingo da formakuntza-eskaintzaz berba egin eta adosteko BATZARRA egingo da datorren asteartean, otsailak 7, arratsaldeko 6:30ean, udaletxeko saio aretoan.

ZER DA ESKOLA HERRITARRA?

Hilabetean behin herritarrei formakuntza eskaintzea helburu duen egitasmoa da.

ZEIN FORMAKUNTZA?

Edozein izan daiteke gaia (zuk proposatu!), hainbat behar, nahi eta gogo izango direnez herrian, norbanako zein eragileen artean saioetan jorratuko diren gaiak adosteko lau hilabetean behin asanblada egingo da.

SAIOEN IRAUPENA?

Ez dago mugatua, beharren arabera saioak egun batekoak edo gehiagokoak izan daitezke. Halaber, formatua ere askotarikoa izan daiteke; esaterako, hitzaldi bat edo saio praktikoago bat.

NOLA PARTE HARTU?

Saio guztiak irekiak eta doakoak izango dira eta 4 hilabetean behin egingo den asanbladan parte hartu dezakezu hurrengo hilabeteetako saioen inguruan proposamenak egiteko.

NOLA FINANTZATZEN DA?

“Herrixak Hezi” Soraluzeko Hezkuntza Proiektuak 2017.urterako duen udal aurrekontutik finantzatutako proiektua da.