Otsaileko agenda kulturala

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ots. 1a, 08:18

"Dudas razonables" antzezlana eta "Un monstruo viene a verme" filma arrakastatsua dira otsaileko programazioan aurkitu daitezkeen ikuskizunetako batzuk.

Udaleko Kultura Sailak eman du ezagutzera dagoeneko otsaileko antolatu dituen kultur ekintza ezberdinen egitaraua.

Agendan nabarmentzekoak dira "Ostegunetako Pelikulak" zikloko bi filmak: "Tarde para la ira" eta " Un monstruo viene a verme"; Banarte Antzerki Talde durangarraren "Dudas razonables" antzezlana; Haurrentzako "The snow queen" eta "Zipi Zape, kapitainaren uhartea" pelikulak eta Mª Luisa Blasco soraluzetarraren "Retrato enigmático" liburuaren aurkezpen-ekitaldia.

Horretaz gainera, hilaren 24, 25 eta 28an ospatuko diren aratosteak dira nabarmendu beharrekoak; euskal aratosteak, mozorro jaia eta haurren dantza-lehiaketa izanik, hurrenez hurren, egun horietako ekitaldirik esanguratsuenak.

Otsailean herrian antolatutako ekintzen berri izateko sakatu hemen.