San Blas opilen lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urt. 31a, 08:43

Azken urteotako ohiturari jarraituz, San Blas opilik onenak sarituko dira, Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, ostiral honetan eguerdiko 12etan egingo den X. San Blas opilen lehiaketan.

Duela hamar urtetik hona urtero egiten duen moduan, aurtengoan ere San Blas opilen lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura Batzordeak, herriko opilik onenak saritzeko eta San Blas egunean opilak egiteko ohitura galdu ez dadin.

Lehiaketa eguerdiko 12etan egingo da, Plaza Berrian, elizan opilak bedeinkatzeko egingo den ekitaldia amaitu ostean.

Lehiaketan edozein pertsonak hartu ahal izango du parte. Nolanahi ere den, 16 urtez azpikoek heldu baten laguntzaz aurkeztu beharko dira.

Hiru sari banatuko dira:

1. saria: 50 euro.

2. saria: 30 euro.

3. saria: 20 euro.