Eskola kiroleko monitore-ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urt. 25a, 09:06

Asmoz Fundazioak Eskola Kiroleko monitore izateko on-line ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Departamentuarekin elkarlanean.

Eskola Kiroleko programan monitore moduan aritzeko oinarrizko ikastaroa antolatu du Asmoz Fundazioak, programa horren gidaritza daraman Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Ikastaroa otsailaren 27an hasi eta apirilaren 4an amaituko da.

Bi atal izango ditu: Teorikoa, on-líne egingo da eta 20 orduko iraupena izango du; eta praktikoa.

Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa izango da 16 urte beteta edukitzea eta DBHko ikasketak amaituta izatea. Halaber, parte-hartzaileek ezin izango dute hezkuntza fisikoarek edo kirol hezkuntzarekinn zerikusia duen titulaziorik.

Ikastaroaren prezioa 50 eurokoa da.

Izena emateko epea urtarrilaren 29a arte dago zabalik, ondorengo helbidean: http:/eskolakirola.asmoz.org.