Ostegunetako pelikulak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urt. 24a, 07:47

"Café Society" filmak estreinatuko du ostegun honetan Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoaren ziklo berria.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoari dagokion aurtengo 1. zikloa ostegun honetan hasiko da, urtarrilaren 26an, Woody Allen zuzendari estatu batuarraren "Cafe Society" azken filmarekin.
2017. urteko lehendabiziko zikloa orain hasi eta Aste Santura arte luzatuko da, guztira 6 pelikula proiektatuko direlarik. Pelikula guztiak iazko urtearen bigarren sehilabetekoan estreinatutakoak dira, ikusle kopuru handia izan dute eta kritika onak jaso dituzte.

Pelikulak, ohikoa den moduan, ostegunetan proiektatzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.
Hauek dira aurtengo 1. zikloa osatzen duten pelikulak:

"Cafe society". Woody Allen, (EEUU 2016).

"Tarde para la ira". Raúl Arevo, (Espainia 2016).

"Un monstruo viene a verme". J.A. Bayona, (Espainia 2016).

"El hombre de las mil caras". Alberto Rodriguez, (Espainia 2016).

"Igelak". Patxo Telleria, (Euskal Herria 2016).

"100 metros". Marcel Barrena, (Espainia 2016).