"Katu bat parisen" filma proiektatuko da domekan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urt. 19a, 19:23

Soraluzeko Udaleko Kultura Sailak eta Atxolin IGEk antolatzen duten “Haurrentzako Zinea” zikloaren barruan KATU BAT PARISEN filma proiektatuko da igande honetan.

EGUNA: Urtarrilak 22.

ORDUA: Arratsaldeko 5ak.

TOKIA: Herri Antzokia.

SARRERA: Guraso Elkarteko bazkideak doan / Gainontzekoak 1 euro.

Jean-Loup Feliciolik eta Alain Gagnolek zuzendutako Une Vie de chat ekoizpen frantsesa Donostia Zinemaldiaren bidez estreinatu zen Espainian, eta Oscar sarietarako proposatu zuten, animazioko film luze onenaren kategorian.

Film honek Dino katuaren abenturak kontatzen ditu. Egunez Zoe deituriko neskato batekin bizi da lasai, eta gauez lapur esku-leun batekin ibiltzen da Parisko teilatuetan barrena.

Oscar sarietarako proposatzeaz gain, Une Vie de chat Europako Zinema Akademiaren sarietarako eta Annie sari ospetsuetarako ere hautatu zuten, bietan ere animazioko film luze onenaren kategorian.

Filma Barton Films enpresak banatzen du (katu bat Parisen euskaraz), eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin bikoiztu dute euskarara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.