Asiako liztorraren hemeretzi habia deuseztatu zituzten iaz herrian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urt. 19a, 07:57

Iaz hemeretzi liztor-habia suntsitu ziren herrian, Foru Aldundiak liztorra deuseztatzeko helburuarekin bultzatu zuen kanpainaren barruan.

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeko arduradun Javier Garmendiak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak abenduaren 17an eman zion amaiera, Asiako liztor-habiak suntsitzeko 2016ko kanpainari, negua ailegatzaearekin batera habi hauek aktibo izateari utzi egiten diotelako.

Iazko kanpianan, 2016. urtekoan, Asiako liztorren 19 habia deuseztu zituen Debemenek (Debabarreneko Landa Garapeneko Elkartea).

Aurreko urteetan deuseztatu izan den habi-kopurua ondorengoak izan da:

2014: 11 Debemenek eta 3 Aldundiko basozainek.

2015: 4 Debemenek eta 5 Aldundiko suhiltzaile eta basozainek.

Datuen argitan, 2016. urtea izan da habi gehien deuseztatu diren urtea.

Aipatutako lan hauen kostua 1.379,40 eurokoa izan da, habi bakoitzeko 60 eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.