Udaleko Obren eta Herriko Mantentze Lanen Batzordeak Izagirre Igeltseritza enpresari eman dio Plaza Zaharreko eta Gabolats kaleko zorua konpontzeko lanak aurrera eramateko enkargua.
Aipatutako batzordeko arduradun den Iñaki Rubiok jakinarazi duenez, lanak datorren astelehenean, urtarrilak 16, hasiko dira eta lurzorua berritu eta apurtuta dauden harlauzak aldatzea dute helburu moduan. Halaber, gaur egun apurtuta dagoen pibotea ere konponduko da.
Konponketa-lanak Gabolats kaleko 28. zenbakiaren parean hasiko dira, ondoren, Plaza Zaharrean jarraituz.
Honengatik guztiagatik, astelehenean, goizeko 08:00etatik aurrera, eta lanak bukatu arte, kalea zirkulaziorako itxita egongo da puntu horretan. Gabolats kaleko garajeetarako sarrera-irteerak Zubi Nagusitik egin beharko dira. Baltegietako garajeetarako sarrerak, berriz, ohiko tokitik.
Lanen aurrekontua 9.454 eurokoa da.