Mendigainean lursail berria erosi du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urt. 2a, 08:37

Azkenaldian erosten duen hirugarren lursaila da eta, honenbestez, 33.464 metro koadroren jabe egin da Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan.

Abenduaren 22an Udalbatzarraren Osoko Bilkuran mendigainean “Gizaburuaga” izeneko lur saila erostea onartu zen, aho batez.

Lursaila Karakate-Hirukurutzeta mendi-lerroan aurkitzen da, 15.008 m2-ko azalera dauka eta 5.402,88 euroan erosi du Udalak.

Joan den urte hasieran 2 lursail gehiago erosi zituen udalak toki berean. Hortaz, orain erosi berri den lursailarekin guztira 33.464m2-ko azaleraren jabe egin da Udala.

2017. urtera begira onartu berri den aurrekontuan, berriz, 9.500 euroko kontu-sail edo partida aurreikusi da lurrak erosteko.

Udal Gobernuaren asmoa apurka-apurka Karakate-Hirukurutzeta mendi lerroan dauden lurrrak erosten joatea da.Esku pribatuetatik esku publikoetara igaroz eta ahal den guneetan bertakoak diren zuhaitz landaketak sustatu, bereziki pago landaketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.