Argazki erakusketa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko abe. 30a, 13:47

Bihar arte dago zabalik Kontrargi Argazkilaritza Elkarteko kide diren Mikel Valero eta Alberto Arizaga herritarren argazkiekin osatutako "Lapurtutako argazkiak" izenburuko erakusketak.

Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak argazki-erakusketa inauguratu zuen joan den abenduaren 13an, elkarteko kide diren Mikel Valero eta Alberto Arizaga argazkilarien argazkiekin.

Erakusketak "lapurtutako argazkiak" dauka izenburutzat; eta, izenak berak dioen moduan, herrian bertan hainbat herritarri ateratako argazkiek osatzen dute.

Erakusketak jende askoren arrreta ari da pizten eta, ondorioz, asko izaten ari dira zabaldu zenetik orain arte berau ikustera gerturatu diren herritarrak.

Oraindik erakusketa ikusi ez dutenek bihar arte daukate bisitatzeko aukera, kiroldegiko erakusketa-gelan. Gaur, ostirala, arratsaldeko 7etatik 8:30era bitartean dago zabalik eta bihar, larunbata, 12:00etatik 13:30era.