Aurreko asteko Osoko Bilkuran onartu zen 2017ko aurrekontu proiektuak 471.751 euro aurreikusten ditu inbertsioetarako.
Ondorengo hauek dira Soraluzeko Udalak datorren urtean aurrera eramango dituen inbertsiorik nagusienak:
-
90.000€ Gabolats kalea, 30-36 zenbakien artean eta Alejandro Calonge auzunean irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio-lanak.
-
60.000€ Herri-mantentze lanak (Haur jolasak, bankuak, zakar ontziak, zuhaitz inausketak, ezponda-garbiketak, etb.)
-
58.000€ Landa garapena (Agarre baserrirako bidea asfaltatzea, Karakate-Hirukurutzeta mendi-lerroa balioan jartzea eta bertako lur sailak erostea)
-
54.000€ Hezkuntza proiektuaren baitan adosten diren ekintzen inplementazioa.
-
45.000€ Ludotekaren anpliazioa eta Gazteleku berria.
-
41.000€ Kiroldegiko igerilekuaren konponketa, gimnasioko materialaren erosketa, emergentzia-plana, etb.)
-
26.000€ Ongizate arloko Zerbitzu Sozialen maparen garapena, Udal baliabideen gidaren presketaketa, etb.)
-
20.000€ Udal brigadarentzako ibilgailu berria.
-
15.000€ Etxebizitza-plana.
-
14.000€ Futbol zelaiko aldagelen estalpea zahar-berritzea.
-
12.500€ PHIko galdara berria, haurtzaindegiaren margoketa, etab.
-
12.000€ Sologoen Elektra Etxearen kudeaketa-lanak.