Aldaketak Zubi Nagusiko trafikoan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko abe. 23a, 10:55

Hainbat aldaketa iragarri ditu Udaltzaingoak Zubi Nagusiko ibilgailuen trafikoari dagokionean, Gabon sasoiko jai egunak direla-eta.

Udalak hainbat aldaketa egingo ditu Gabon sasoiko jai egunetan Zubi Nagusiko peatonalizazioaren ordutegian.

Ondorengo egunetan Zubi Nagusia ibilgailuen trafikoari  ITXITA egongo da:

- Abenduaren 23ko arratsaldeko 6etatik abenduaren 26ra arte.

- Abenduaren 30eko arratsaldeko 6etatik urtarrilaren 2ra arte.

- Urtarrilaren 5eko arratsaldeko 6etatik urtarrilaren 7ra arte.

- Urtarrilaren 7ko eguerdiko 1etatik urtarrilaren 9ra arte.

Erdigunean dauden piboteek, berriz, ohiko ordutegia mantenduko dute:

- Astelehenetik ostiralera, 5:00etatik 15:00etara.

- Larunbatetan, 5:00etatik 13:00era.

- Igande eta jai egunetan itxita.

- Jai bezperetan itxita 18:00etatik aurrera.

Edozein zalantza edo argibidetarako Udaltzaingora dei daiteke: 943753024.