2017rako aurrekontua bozkatuko da biharko udalbatzaren osoko bilkuran

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Udal korporazioak zortzi puntu izango ditu aztergai bihar arratsaldeko zazpietan egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean, datorren urterako aurrekontua tartean.

GAI ZERRENDA

1.-2016ko urriaren 13ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

2.-Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

3.-2017. urterako Aurrekontua.

4.-2017. urterako Aurrekontuaren exekuzio-araua.

5.-Frontoi kaleko 5 udal etxebizitzatako maizterrak aukeratzeko oinarrien plegua.

6.-“Gizaburuaga” izeneko landa-lursaila erostea Urruzkarate baserriaren jabeei.

7.-Ur Kontsortzioaren estatutu aldaketa.

8.-Euskadiko Polio Elkartearen mozioa.

9.-Eskari eta galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.