I04 009F Soraluze-Bergara bidegorria 20+476 eta 24+508 KPen artean itxi egingo da, garbiketa lanak egin behar baitira.
Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez erabiltzaileentzat, bidegorria erabat itxiko da abenduaren 19an (astelehena), abenduaren 20an (asteartea) eta abenduaren 21ean (asteazkena), 08:00etatik 17:30era.
MENDEBALDEA 2013 aldi baterako enpresa batasunak egingo ditu lanak.