Nola landu dolua gure seme-alabekin

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko abe. 19a, 18:47

Izar Arregi psikologoak dolua haurrekin nola landu azalduko du Udalako Hezkuntza Batzordeak, "Guraso Eskolak" programaren barruan, martitzenerako antolatu duen hitzaldian.

Gabonak etxean eta inguruan falta direnekin akordatzeko garaia izaten da, lehenago edo beranduago guztion etxeetan jotzen baitu atea heriotzak.

Heriotzari aurre egitea denontzako izaten da lan zaila, baina bereziki nahasia izaten da trantzea etxeko txikienentzat, helduei ez bezala, heriotzaren kontzeptua ulertzea gehiago kostatzen zaielako.

Haurrei zeregin horretan laguntzeko estrategia egokienak zeintzuk izan daitezkeen azalduko die Izar Arregi psikologo azpeitiarrak hitzaldira bertaratzen diren gurasoei.

Hitzaldia euskaraz izango da eta "Guraso Eskolak" programaren barruan antolatu du Udaleko Hezkuntza Batzordeak.

Hitzaldia abenduaren 20an izango da, arratsaldeko 18:30ean. Behar duten gurasoek haurrak zaintza-zerbitzuan uzteko aukera izango dute.