Euskara Zine Aretoetara

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko abe. 14a, 07:51

Plaentxi Herri Ikastetxeko ikasleek euskarazko 3 pelikula ikusi dituzte Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatzen duen "Euskara Zine Aretoetara" programari esker.

Herriko ikasleei zineaz euskaraz disfrutatzeko eta hainbat gairen gaineko lanketa egiteko aukera ematea du helburu moduan "Euskara Zine Aretoetara" programak.

Programa hau Tinko enpresak kudeatzen du eta iaztik dago martxan Soraluzen, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak eta aipatutako enpresak sinatutako hitzarmenari esker.

Herriko haur eta lehen hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte programan, eskola orduetan Herri Antzokira pelikulak ikustera jaitsiz.

Pelikula ikusi ondoren, pelikulan ikusi eta entzundakoak unitate didaktiko baten bitartez lantzen dira ikastetxean.

Aurtengoan 3 pelikula ikusi dituzte ikasleek:

- Haur Hezkuntza: "Pim & Pom".

- Lehen Hezkuntzako 1,2,3 mailak: "Yugo eta Lala".

- Lehen Hezkuntzako 4,5,6 mailak: "Oker".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.