Euskadiko olinpiar boxeoko txapelketa Soraluzen

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko abe. 13a, 11:30

Soraluzeko Udalak eta Lopabox Kirol Elkarteak hitzarmena sinatu dute datorren urteko Euskadiko olinpiar boxeoko txapelketa Soraluzen joka dadin.

Datorren urteko Euskadiko olinpiar boxeoko txapelketa Soraluzen jokatuko da Udalak eta aipatutako txapelketa antolatzeko ardura duen Lopabox Kirol Elkarteak sinatu berri duten lankidetza hitzarmenari esker.

Txapelketa apirilaren 1ean egingo da, Arane kiroldegian eta Udalak 3.000 euro bideratuko ditu antolaketa-lanetarako.

Hitzarmena abenduaren 7an sinatu zuten Iker Aldazabal Basaurik, Soraluzeko Udalaren izenean, eta Josu Lopetegi Alonsok, Lopabox Kirol Elkartearen izenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.