Bigarren eskuko produktuen azoka

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko abe. 1a, 08:56

Bigarren eskuko produktuak saldu edo trukatzeko azoka antolatuko du aurtengoan ere Ingurumen Batzordeak, berrerabilpena bultzatzeko helburuarekin.

Azken urteetako ohiturari jarraipena emanez, bigarren eskuko produktuen azoka antolatu du aurten ere Udaleko Ingurumen Batzordeak abenduaren 17an, larunbata, Plaza Zaharrean goizeko 10etan hasi eta 2etan amaituz.
Azokaren helburua berrerabilpena sustatzea da eta gehiegizko kontsumoa ekiditea.
Bigarren eskuko edozein gauza saldu edo trukatzeko aukera izango da azokan, eta edozeinek parte hartu ahal izango du, aurrez posta-helbidera idatziz edo udalera deituz antolatzaileekin harremanetan jarrita.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.