Asier Riesgo eta Mikel Gonzálezen bisita

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko aza. 21a, 08:46

Asier Riesgo eta Mikel González, Eibar eta Errealeko jokalariak, Soraluzen izango dira bihar, Soraluzeko Udalak antolatutako futbolari buruzko tertulian.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak "Izarrekin Berbetan" izeneko egitasmoa jarri du abian, herriko haur eta gaztetxoek beren erreferente izan daitezkeen pertsonaia ospetsuak gertuagotik ezagutu ditzaten.

Egitasmoak arlo ezberdineko pertsonaiak ekarri nahi ditu Soraluzera, kirolariak, telebistako aurkezleak, abeslariak, etab.

Lehendabiziko saioa Kiroletako Batzordearekin elkarlanean antolatu da eta Asier Riesgo eta Mikel González futbol jokalariak izango ditu protagonista. Haurrek pertsonaia hauek gertutik ezagutzeko aukera izango dute, Koikili Lertxundi saioaren aurkezleak egingo dizkien galderen bitartez.

Saioa azaroaren 22an egingo da, asteartea, arratsaldeko 7etan Herri Antzokian.

Saiora sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena izatea. Gonbidapenak kiroldegiko harrera-bulegoan eskuratu ahal izango dira, doan, gaurtik aurrera eta agortu arte.